44 lagun elkartu ginen, Arrasate, Bergara, Elorrio, Zaldibar, Eibar, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola eta Elgetatik bertatik etorrita. Espaloiko sukaldariak afari goxoa prestatu zigun, errezeta errusiarrak hartuta. Vodka txupitoa, kafea... eta ekin genion dantzari.
Bederatzi dantza ezagutu / probatu / gozatu genituen. Batzuk kontradantzen moldeetan, beste pare bat Errusian ohikoak omen diren trentza/korapiloak eginez, eta beste batzuk horovod korruko dantza kantatuak. Dantza dibertigarriak batzuk, hunkigarri eta goxoak besteak. Eta musika horiek, eta ahots horiek... ze ederrak!!!
Oroigarri gisa bidetxoa jarri dugu YouTuben
Kontuan izan ez garela dantza konpainia bateko dantzari trebeak, eta helburua ere ez dela inongo dantzak ikastea edo folklorean sakontzea. Beste herri batzuetako dantza sozialak deskubritzeko aitzakian, 'plater ezberdinak' probatzen berriz ere dantzan elkartu eta gozatzea baizik.
Antolatuko ditugu dantza-afari gehiago...
https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/dantza-afari-tematikoak