Hennie Konings irakasleak lan eskerga egiten dihardu Errusiako tradizioko musika eta dantzak jaso, gorde eta zabaltzeko. Harengandik jaso nituen launa eguneko bi ikastaro trinkotan Errusiako kontradantzak eta horovod deritzon irradaka dantzak (korruan lotuta egiteko dantza samur, eder, hunkigarriak). Doinuekin... maitemindu nintzen. Kontradantzak, energikoak. Irradakak, gozo eta hunkigarriak.
Bestalde, bertako Klapp musika taldearengandik jaso nituen Setomaa herrialdeko musika eta dantza (hauek ere kontradantzak, Errusiakoen oso gertu). Errusia eta Estoniaren artean dago banatuta Setomaa herrialdea. Seto hizkuntza propioa du.
Dantza-afari honen helburua, ohi bezala, xumea da: aipatu irakasle eta musikariengandik jasotako doinu eta dantza ederrak konpartitzea, une batez elkarrekin goza ditzagun. Bide batez, gaueko giro intimoagoan elkartzeko aitzakia.
Informazio praktikoa:
- Afaria (Errusiako ukituaz) + dantzaldia: 20,00 euro.
- Afalostean, Errusiako eta Setomaa herrialdeko dantzak gozatzeko tailer-dantzaldia.
- Dantza-gidaria: Patxi Montero.
- Izena ematea (derrigorrezkoa): formulario hau bete
- Oharra: Dantzan eskarmentua dutenenei zuzendutako jarduera da hau.