Udako dantza ikastaroak: soltea eta jauziak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2015ko eka. 11a, 00:12

Herrixa Dantzan ekimenak bi ikastaro monografiko antolatu ditu uztailerako: solteko dantza (hastapena) eta dantza-jauzietan sakontzea. Ikastaro bakoitzak astebete iraungu du, eguneko bi orduz. Jarraian xehetasunak.


1.- Solteko Dantza (oinarrizko maila): jota, porrusalda, fandangoa, arin-arina.
  • IRAUPENA: aste bat (5 egun x 2:00 ordu/egun = 10:00 ordu)
  • NOIZ: uztailak 6 - 10
  • ORDUTEGIA: 19.00 - 21.00 // edo GOIZEZ ere badago aukera
  • NON: Arrasaten
  • PREZIOA: 50,00 euro
  • GAIA: jota, porrusalda, fandango, eta arin-arin, oinarrietatik hasita (zerotik) eta modu errazean. Sinple, baina txukun.
    • Dantzakera tradizionala, 'naturala' / musikarekin dantzatu / jolastu / disfrutatu
    • Sistema ulertu / oinarrizko pultsua / egitura / jolasa
    • Ez ditugu 'urratsak' landuko
    • Binaka / launaka (bi bikote) / korruan bikoteka / korruan denak batean

 

2.- Dantza-jauziak (sakontzea)

  • IRAUPENA: aste bat (5 egun x 2:00 ordu/egun = 10:00 ordu)
  • NOIZ: uztailak 20 - 24
  • ORDUTEGIA: 19:00-21:00 (aurreratu ere egin genezake)
  • NON: Elgetan (Espaloia Kafe Antzokian)
  • PREZIOA: 50,00 euro
  • IKASTARO HONI BURUZ: Aginduak jarraituta urratsak egitea baino haratago, irekiko dugu dantza-jauziak sentitzeko leiho berri bat: dantza-jauzien lojika ulertu, autonomia landu, dantzakerak, aniztasuna, inprobisazioa, jolastea... azkenean, musika sentitu eta dantzatu... taldean beti, zirkuluan. Ikastaro honetan parte hartzeko beharrezkoa dantza-jauzietan ondo moldatzea.

Informazioa eta izena ematea orri honetan:
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak