Udako dantza ikastaro monografikoak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2015eko maiatzaren 13a

Herrixa Dantzan ekimenak udako dantza ikastaro monografikoak antolatu ditu. Hastapeneko ikastaroak daude, eta asko sakontzekoak ere bai. Aste bakoitzean gai monografiko bat landuko dute, astelehenetik ostiralera, eguneko bi orduz.

Hauek dira programatutako ikastaroak:

HASTAPENEKOAK:

1. Dantza jauziak
2. Dantza lotuak: pasodoblea, baltsa, polka, txotisa, boleroa, habanera, tangoa, mazurka.
3. Solteko dantza: jota, porrusalda, fandangoa, arin-arina.
4. Mutil-dantzak (beharrezkoa da dantza jauzietan ondo moldatzea)

SAKONTZEKOAK:

5. Dantza jauziak
6. Dantza lotuak
7. Solteko dantza
8. Mutil-dantzak
9. Ingurutxoak eta kontradantzak
10. Larrain-dantza

Ikastaro hauek zuzenduta daude ikasturtean zehar ohiko ikastaroetara etorri ezin dutenei, eta baita ere arlo zehatz bat asko sakondu nahi dutenei. Irakaslea Patxi Montero izango da. Prezioa: 50,00 euro ikastaroko.

Debagoiena osoari dago zabalik eskaintza hau. Ikastaro bakoitza noiz eta zein herritan izango den ez dago zehaztuta. Interesa azaltzen dutenen arabera moldatuko dira, gehienei ondo egokitzeko.

Lehenik, interesatuek euren interesa azaldu behar dute. Hemen informazioa eta interesa azaltzeko formularioa:

https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/ikastaro-monografikoak

Edo telefonoz galdetzeko: 943 78 90 70

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak