Ze ondo pasa genuen Portugali buruzko dantza-afari

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2015eko maiatzaren 11

Ze ondo pasa genuen Portugali buruzko dantza-afarian!! 32 lagun elkartu ginen Espaloia Kafe Antzokian, Arrasate, Bergara, Elorrio, Zaldibar eta Elgetatik bertatik etorrita. Giro majoa, afari goxoa, eta dantzan gustura. Bi orduz ibili ginen dantzan. Dantza alaiak, dibertigarriak. Alaitasun aurpegiak. Barreak. Musika ederrak. Argazki erreportairik ez genuen egin, baina lekukotasun gisa, hona amaierako argazkitxo bat, Portugal iparraldeko Repasseado dantzatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak