2012. urtean ere izan genuen Sergio gure artean. Orduan Alentejoko 'Valsas mandadas' gidatutako bals kolektiboen gaineko ikastarotxoa eskaini zuen Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, eta dantzaldia ere bai. Ezagutu zutenek oroitzapen ona gordetzen dute, eta gogotsu zeuden noiz itzuliko ote zen. Bada, hemen dugu berriz!
Bergarako dantzaldian, bere soinuaz, proposatuko ditu baltsak, mazurkak, eskotixak, Galizako edota Portugaleko dantzak, eta abarreko dantza goxo edota jostagarriak.
Sergio Cobos galiziarra da, musikaria, dantza-maisua, eta Portugaleko Alentejon bizi da azken urteotan. Bertan ere, Portugalen, tokiko musika eta dantza tradizionalak berreskuratzeko hainbat lanetan hartu du parte. Azkena, Aqui ha baile izeneko proiektuan, Alentejo eskualdeko dantzak jaso, doinuak CDan moldatu, eta dantzaldi eta tailerretan zabaltzen ari dira.
Bergarako dantzaldiaren bezperan, Sergio Cobosek Galizako jotaren inguruko tailerra eskainiko du Bilbon Aiko Taldeak antolatuta.
SERGIO COBOSEKIN DANTZALDIA:
- NOIZ: otsailak 8, igandea.
- NON: Zabalotegi aretoa - BERGARA
- ORDUA: 19.00
- SARRERA: 5,00 euro
- ANTOLATZAILEAK: Herrixa Dantzan eta Bergarako Udala