Arrazoi pertsonalak tarteko, aurreko 2013-2014 denboraldia berezia izan da Herrixa Dantzan saioentzat. Hilean dantzaldi bakarra antolatu da, Bergara, Eskoriatza eta Elgetaren artean txandaka. Herri bakoitzean, beraz, hiru hilabetean behin. Arrasaten ere, egoitza berri baten bila, ikasturte amaierara arte ez da dantzaldirik antolatu.
Orain hileroko maiztasuna berreskuratuko da. Arrasaten martxan dira dantzaldiak urritik, hileko hirugarren ostiralean, Uarkape pilotalekuko tabernan. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian abenduan abiatu ziren berriz, Txertubi taldearekin zuzenean. Bergaran igande honetan abiatuko dira, Zabalotegi aretoan, eta normalean hileko bigarren igandean jarriko dira dantzaldiak (salbuespenak salbu).
Hiru herrietan urritik maiatzera luzatuko da dantzaldien denboraldia. Uda sasoian, atsedena. Espaloia Kafe Antzokiko dantzaldietan, abendukoan bezala, tarteka Txertubi taldea izango dugu zuzenean.
Dantzaldion eduki eta formatuak ez dira aldatuko: gidatutako dantzaldiak dira, musika eta dantza tradizionalekin osatutakoak (sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... apur bat denetarik, parte hartzaileen gustu ezberdinei erantzuteko). Helburua, betikoa: animatzen diren herritarrek elkarrein dantzan ondo pasatzea.
Dantza gidaria: Patxi Montero
Antolatzaileak: Portaloi elkartea (Arrasate), Bergarako Udala (Bergara), Elgetako Udala (Elgeta).
Sarrera doan eta parte hartzea libre.