2015/01/11 19:00

Herrixa Dantzan

Herrixa Dantzan
Zabalotegi aretoa, Bergara
Herrixa Dantzan dantzaldiak hilero izango dira berriz Bergaran (udako sasoian izan ezik). Normalean hileko bigarren igandean jarriko ditugu, maiatza bitartean, eta uda ostean urritik aurrera. Lehenengoa igande honetan, hilak 11. Formatua eta edukiak, orain arte ohikoak izan direnak: gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizionalekin osatutakoa (sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik). Helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Bergarako Udala. Sarrera doan eta parte hartzea libre.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak