Herrixa Dantzan dantzaldiak Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2014ko urr. 13a, 16:07

Datorren ostiralean abiatuko dugu Herrixa Dantzan dantzaldien denboraldia Arrasaten. Maiatza bitartean, hileko hirugarren ostiraletan egingo ditugu, Uarkapeko tabernan.

Egun eta ordutegia aldatu ditugu: orain hileko hirugarren ostiralean egingo ditugu dantzaldiak, 19:30etatik 21:00etara.

Gainontzean, betiko izpirituari eutsiko diogu: dantza eta musika tradizionala, denetariko dantza motak (sokan, bikotean, taldeka, korruan...), eta helburua, elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Sarrera doan eta parte-hartzea libre. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea.

Dantzaldien egutegia hemen ikus daiteke: http://www.dantzan.com/kidea/herrixadantzan

 

Dantza ikastaroak martxan

Bestalde, 70 lagunek eman dute izena Plazako Dantza Tradizionala ikastaroetan. Joan den astean abiatu ziren ikastaroak. Maiatza bitartean, astero izango dira klaseak, astelehen edo asteazkenetan (taldearen arabera). Helduentzako ikastaroak dira, eta helburuak, dantzan ikastea, Euskal Herriko plazetan erabili ohi diren dantzak ikastea, eta dantza tradizionalaren ezagutza aberastea. Portaloi elkartea da ikastaro hauen antolatzailea, eta Patxi Montero dute irakasle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak