Plazako dantza tradizionala ikastaroak 2014-2015

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2014ko ira. 5a, 21:33

Aurreko urteetan bezala, plazako dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu Portaloi elkarteak 2014-2015 ikasturterako. Oinarrizko bi maila eta dantza-txokoa izeneko jarraipeneko taldea eskainiko dira. Helburuak, dantzan ikastea, Euskal Herriko plazetan ohikoak diren dantzak ikastea, eta ondo pasatzea. Urriaren 6an abiatuko dira saioak, maiatzera arte. Irailaren 26a arte eman daiteke izena AEDn eta Gazte Bulegoan.

 
Egunak eta ordutegiak:
  • 1. maila: asteazkena 19.30 - 21.00
  • 2. maila: astelehena 18.00 - 19.30
  • Dantza-txokoak: astelehena 19.30 - 21.00 / asteazkena 18.00 - 19.30
Non: eskolak Zerrajera zenaren eraikinean izango dira (Zaldibarren)
 
Hasiera: urriak 6
 
Iraupena: urritik maiatzera (30 saio)
 
Irakaslea: Patxi Montero
 
Egitarauak ikusgai hemen
 
Antolatzailea: Portaloi Elkartea
 
 
INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA:
Izena emateko epea: irailak 26

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak