Berriz Herrixa Dantzan Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2014ko mai. 8a, 00:15
Berriz hasiko dira Herrixa Dantzan dantzaldiak Arrasaten, baina leku berrian: Uarkape pilotalekuko tabernan. Maiatzaren 16an eta ekainaren 6an egingo ditugu bertan dantzaldiak, arratsaldeko 20:15etan hasita. Ohi bezala, sarrera doan eta parte hartzea libre.

Aurreko urteetan Garaia berrikuntza guneko tabernan egin izan ditugu hilero Herrixa Dantzan saioak, baina ikasturte honetan ezin izan ditugu martxan jarri, leku egoki baten faltan. Orain, leku berria aurkitu dugu: Uarkape pilotalekuko taberna. Datozen egunotan irekiko dute berriz taberna, eta arduradun berriek ondo hartu dute dantzaldiak bertan egitea. Bi saio egingo ditugu, froga bezala, ikasturtea amaitu aurretik: maiatzaren 16an eta ekainaren 6an (ostiralarekin, ohikoa genuen bezala). Ordutegia: 20.15 - 21.30. Helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Ikusten ere parte har daiteke, taberna zabalik izango baita. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Portaloi elkartea.

Herrixa Dantzan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak