Uztailaren 2a ate joka dugu. Tourraren bigarren etapa gure herritik igaroko denez, berau baliatuko dugu, gure ikurrak errepidera ateraz, herri baten borondatea eta determinazioa nazioartean erakusteko.
Arrasaten, GURE ESKUKO IKURRINAK eskuratzeko, salmenta mahaiak jarriko ditugu bihartik, ekainaren 20tik, aurrera Portaloian.
Bete ditzagun gure errepide, balkoi, leiho eta bazterrak geure ikurrez, ikurrinez. Hemen 7 herrialdez osatutako nazio bat dagoela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea lau haizetara aldarrikatzen duela.
Entzun gaitzatela mundu zabalean!!!
ARRASATETIK MUNDU ZABALERA!!!