Europako txoko honetan 7 lurraldez osatutako eta nazioartean aitortua izan nahi duen Herri bat dagoela aldarrikatzeko baliatuko dugu nazioartean izugarrizko oihartzuna duen ekimen hau.
Tourrari harrera egingo diogu bai, baina nazioartean Euskal Herria erakutsiko dugu, zalegoaren grinarekin zeresana emanez txirrindulari eta txirrindu zaleen artean. Hau guztia kontuan izanik eta Arrasatek herrigintzan duen eskarmentua baliatuz, herriko eremu ezberdinetako eragileekin elkarlanean, uztailaren 2ko etapari jai kutsu berezia emango diogu; ikurrinez jantziko ditugu kaleak eta euskaraz, gure hizkuntzaz, bazter guztiak busti, merezi duen aitortza nazioartera helaraziz.
Bestetik, nazio mailako Gure Eskutik, inoiz egin den ikurrinik handiena aurkeztuko da eta, horretarako, jada, diru-bilketa bat abian da. Ekarpena egiten duen orok bere burua bertan ordezkatuta ikusiko du; izan ere, ikurrinaren GORRI eta BERDE koloreetan, eragile, talde, elkarte zein norbanakoen IZEN, HITZ edo ALDARRIAK josiko dira. Ikurrinaren ZURIAN, ordea, BASQUES DECIDE-EUSKAL HERRIAK ERABAKI leloa irakurriko da.
Ekarpenak egiteko hiru bide daude:
- Itsulapikoa web orriaren bidez: https://www.itsulapikoa.eus/
- Whatsapp-ez, 644 079 065 zenbakira idatziz.
- Kalera aterako ditugun mahaietara hurbilduz:
EKAINAK 2 eta 9, ostiralak,19:00-21:00. Portaloian
EKAINAK 3 eta 10, zapatuak, 11:00-14:00. Portaloian
Uztailaren 2an, herria batuz, saretuz eta elkarlanean, Euskal Herriko errepideak hartuko ditugu eta Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea lau haizetara zabalduko dugu.
GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!!
EUSKAL HERRIA ARRASATETIK MUNDU ZABALERA!!!