Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca ekimena azken txanpan sartu da. Katalan eta euskal herritarrok, UZTAILAREN 2an, 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar, gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde.
Arrasateri bi mendi argiztatzea egokitu zaizkio, IPARLA eta ASTATE mendiak.
Ekimenean parte hartzeko, EZINBESTEKOA izango da IZENA EMATEA. Mendi ibilaldia gabez izango denez, segurtasun neurri guztiak zaintzeko, federatu gabeak asegurua izan dezaten eta mobilizazioaren sostengu ekonomikoa ziurtatzeko.
IZENA EMATEKO bi aukera izango dute herritarrek:
- IPARLA MENDIA: Besaide mendizale elkartearen egoitzan.
Astearte eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:30etara.
- IPARLA zein ASTATE MENDIAK: Arrasateko Gure Eskuko izen-emate mahaietan Portaloian.
Ostiral arratsaldetan, 18:30etatik 20:30etara.
Larunbata goizetan, 11:00etatik 13:03etara.
Beraz, zuhurtziaz joka dezagun eta hurbildu gugana, beharrezko informazio guztia emateko eta zalantzak argitzeko izango gaituzue eta.
ERRONKA KOLEKTIBO erraldoi bat dugu aurrean; HERRIA BATU eta SARETU, ahalduntze prozesu honetan, burujabetzarako bidean, SALTO KUALITATIBO ETA KUANTITATIBO bat ematera goaz.
EGIN DEZAGUN POSIBLE!
ARRASATEKO GURE ESKU