U2. Pirinioetako bidea. Izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Arrasate 2022ko api. 26a, 19:00

UZTAILAREN 2an, 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar, gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde.
Izena emateko mahaiak aterako ditugu kalera!

Gure Eskuko ibilbidea bere sorreratik ahalduntze prozesu bat izan da. Herriaren burujabetza helburu, hasieratik, prozesu kolektibo bat izan da. Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca ekimena hori eskaintzera dator, konexioa eta lankidetza berreskuratzeko gonbidapena. Honetarako, katalan eta euskal herritarrok, UZTAILAREN 2an, 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar, gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde.

Arrasatek bi mendi argiztatzeko aukera izango du, Iparla mendia, dituen ezaugarriengatik Besaide mendizale elkarteak kudeatuko duena eta Astate mendia, Buztanzelai eta Iparla mendien artean dagoen tontorra, Arrasateko Gure Eskuko kideok kudeatuko duguna.

Hasiera batean Iguzkimendi mendia egokitu bazitzaigun ere, Arrasateko Gure Eskuko hainbat kidek bertara egindako irteera baten ondoren, irisgarritasun arazo gehiegi ematen zirela ondorioztatu genuen eta mendiz aldatzea erabaki zen Astate mendian arazo horiek guztiak ekiditen zirela ziurtatuz.

Jada izena emateko epea zabalik dago eta horregatik, herritarrei gauzak errazte aldera, hainbat egunetan, mahaiak aterako ditugu kalera eta horien berri astero emango dugu. Bertan, beharrezko informazio guztia emateko eta zalantzak argitzeko izango gaituzue. Gainera, ekimenaren egunerako atera ditugun kamiseta berriak ikusteko eta eskatzeko aukera ere egongo da.

IZEN-EMATE MAHAIEN LEHEN PARADAK:

-          OSTIRALA, apirilaren 29a, 18:30ean: Portaloian

-          ZAPATUA, apirilaren 30a, 11:00etan: Portaloian

Erronka kolektibo erraldoi bat dugu aurrean; Herria batu, saretu eta ahalduntze prozesu honetan, burujabetzarako bidean, salto kualitatibo eta kuantitatibo bat ematera goaz.

EGIN DEZAGUN POSIBLE!

ARRASATEKO GURE ESKU

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak