Gure Eskuko ibilbidea bere sorreratik ahalduntze prozesu bat izan da. Herriaren burujabetza helburu, prozesu kolektibo bat, alegia. Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca ekimena hori eskaintzera dator, konexioa eta lankidetza berreskuratzeko gonbidapena. Honetarako, katalan eta euskal herritarrok, uztailaren 2an, 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar, gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde.
Erronka kolektibo erraldoi bat dugu aurrean; Herria batu, saretu eta ahalduntze prozesu honetan, burujabetzarako bidean, salto kualitatibo eta kuantitatibo bat ematera goaz. Honegatik, datorren asteartean, martxoaren 22an, arratsaldeko 7etan, Kulturateko Areto Nagusian, ekimenaren aurkezpenera etortzeko gonbita luzatu nahi dizugu.
Bertan, ekimenaren xedea azalduko digu Gure Eskuko bozeramalea den Amalur Alvarezek eta atal teknikoaz aritzeko Besaide mendizale elkartearen laguntza ezin hobea izango dugu.
AUKERA GALDUKO DUZU?
ZATOZ ETA ELKARREKIN EGIN DEZAGUN POSIBLE!
AUTODETERMINAZIO ERABAKITZE ESKUBIDEA ORAIN!
ARGIZTATU DEZAGUN BIDEA, GAILURRA ZAIN DUGU ETA!
ARRASATEKO GURE ESKU