Gure Eskuk eta alor anitzetako beste 23 eragilek, Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketa handiena bilakatu nahi dugu erreferendumaren alde berriz ere martxan jartzeko.
Urriaren 31n, ALTXA! ekitaldi politiko eta kulturala eskainiko dugu, Gure Eskuren proiektuarekin bat egiten duten hainbat kultur sortzaileen eskutik.
Antzuolak ekitaldiaren proiekzioa eskainiko du herrian bertan, Eskolako patioan, 5€ren truke. Beste debagoiendarrok http://hamaikagara.eus webgunearen bitartez emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu, 3€ren truke, arratsaldeko 18:00etan.
Geldirik egon gara. Orain, berriz ere mugimenduan hasi gara. Azkar joan nahi duenak bakarrik ibil daitekeela diote, eta urrun iritsi nahi duenak, berriz, bidelagunak behar dituela. Guk urrun iritsi nahi dugu. Elkarrengana gertura gaitezen. Bat egin dezagun. Martxan jar gaitezen. Hamaika garelako. Bidean ere hamaika izan nahi dugulako.
Ez gara etsipenean eroriko. Altxatzeko unea da! Krisien aurrean, BURUJABETZA!
Urriak 31n, aukera berri bat dugu.
Herrietan ere,
#altxa!
#HamaikaGara
- Gure Esku -