Epai bidegabea eta haren ondorio larriak salatzeko, datorren larunbatean, erantzun bateratua emango diogu Donostian MANIFESTAZIO erraldoi batean.
Urriaren 19an, arratsaldeko 5:30etan, Antiguako tuneletik abiatuta, MANIFESTAZIOA "Erreferenduma EZ da delitua. Defenda dezagun gure etorkizuna, gure erabakitzeko eskubidea." lelopean.
Arrasatetik autobusez joateko aukera izango duzue.Txartelak Irati tabernan dituzue salgai 10€tan . Irteera ordua larunbatean arratsaldeko 3:30etan Garibai geltokitik.
Larrialdi demokratikoaz ohartarazteko, TXILIBITU HORIAK erabiliko ditugu. Manifestazioaren ibilbidean zehar hauek eskuratzeko aukera ere izango duzue.