Ikuspegi ederrez gozatu zuten atzo gaztetxokoetakoek Gipuzkoako kostan

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxokoak 2014ko uzt. 9a, 08:47

Zarautz eta Getaria aldetik atzo egin zuten txango politaren kronika egin dute Arrasate eta Aretxabaletako gaztetxokoetakoek. Karramarroak eta guzti harrapatu ei zituzten.

Gaur, uztailak 8, eguraldiaren iragarpena ona eman ez duten arren, autobusa 9:30etan hartu eta Zarautzerantz abiatu gara Aretxabaletako Gazte Lekuko Udaerorekin batera.

Zarautzen Donejakue bidea hartu eta Getariarantz gindoazela, Gipuzkoako kostaz gozatzeko aukera izan dute gazteek. Bertara heltzean, euria hasi duen aitzakiarekin, geldiune bat egin dugu, zerbait jan eta jolasteko astia hartuz.

100_4413Atertu duenean, berriz ere martxan jarri gara tipi tapa Zumaiaraino iritsi arte. Hondartzara heldu bezain laister, gazteak denbora galdu gabe batzuk hondartzako ur gaziaz disfrutatzen ibili dira beste batzuk karramarroak harrapatzen ibili diren bitartean.

100_4518Arratsaldea hondartzan eman eta gero bueltatzeko ordua heldu zaigu, oraingoan, trena Eibarrera eta bertatik Arrasatera autobusa hartu dugu. Gazteei garraio publikoa erabiltzeko ohitura sustatu nahi izan diegu.

Gazteak egun osoan zehar ezagutzen joan dira beraien arteko harremana sendotuz eta bihar ere, bere horretan jarraituko dute espeleologia ekintza bateratua egingo dugulako.

Gaurkoan eguraldiak lagundu digula esan genezake!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak