Ariketa ondo egitea da orain helburua, eta modu horretan hizkuntza ohituretan eragitea. Kaleko ekintza jendetsurik egitea komeni ez denez eta Euskaraldia apur bat animatzeko zozketa bat egingo dugu. Parte hartzen duten Elgetako Ahobizi eta Belarriprest guztien artean Euskaraldiko kamiseta bat eta poltsa bat zozketatuko ditugu.
Zer egin behar da zozketa horretan parte hartzeko? Bidali zure argazkia Euskaraldiko edozein ikurrekin eta gehitu esaldi bat elgeta@euskaraldia.eus helbidera. Gure sare sozialetan erakutsiko ditugu argazkiak eta Euskaraldiko azken egunean, abenduaren 4an, plazaratuko dugu irabazlearen izena.
Gogoratu Euskaraldiari amaiera emateko mezu bateratua kaleratuko dugula herri batzorde guztiek. Egon adi gure ohiko euskarriei! Eta Euskaraldi on!