Izen-ematea poliki-poliki badoa aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Elgeta 2020ko aza. 17a, 12:22

Elgetan ere bagoaz Euskaraldirantz. 2018ko Euskaraldian 262 elgetarrek hartu genuen parte ariketan, ahobizi eta belarriprest gisa. Aurten 190 baino gehiago gara izena emandakoak. Hiru egun falta dira Euskaraldia hasteko. Pasako dugu 2018ko langa?

Ordu honetan 193 elgetarrek eman dute izena azaroaren 20an abiatuko dugun Euskaraldirako; 168 ahobizi eta 25 belarriprest. Horietatik, 116 dira emakumezkoak, 75 gizonezkoak eta 2 ez-binarioak.
 
Txapa banaketa, liburutegian

Hasita gaude txapak banatzen. Banaketa puntua, aste honetan, udal liburutegia da. Zerbitzuaren ohiko ordutegian jaso daitezke txapak bertan.

Izen-ematea zabalik

Aukeratu zure rola –belarriprest edo ahobizi– eta eman izena Euskaraldian!

Gogoratu:
- Nahiz eta aurreko edizioan parte hartu edo txapak etxean eduki,
- Edo Arigune bateko partaide izan arren...
Aurten ere izena eman behar duzu berriz. Non? www.euskaraldia.eus-en

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak