Hamabost egun besterik ez da falta azaroaren 20an abiatuko den Euskaraldiari hasiera emateko.
Elgetan ere gertu ditugu ahobizi eta belarriprest txapak eta laster ekingo diogu horiek banatzeari.
Aurretik, ezinbestekoa da norbanakoek izena ematea. www.euskaraldia.eus webgunetik, eskuragarri dagoen Euskaraldia aplikaziotik edo kalean dauden QR kodeak erabilita egin daiteke.
220 ahobizi eta 42 belarriprest izan ginen Elgetan orain bi urte.
Herritar asko daude izena emateko orain-dik; izan ere, 87 ahobizi eta 12 belarriprest gaude, oraingoz.
Ez utzi azken unerako! Pandemia egoerak ez du laguntzen, baina euskarak guztion beharra du!