Elgetako 'ariguneen' zerrenda hasi da martxa hartzen

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Elgeta 2020ko ira. 22a, 12:34

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldian hainbat arigune izango dira Elgetan. Gaur gaurkoz zazpi daude izena emanda. Gainerakoak aztertu Euskaraldian parte hartzeko aukera eta eman izena. Domekan, irailaren 27an, amaitzen da epea.

 

220 ahobizi eta 42 belarriprest izan ginen Elgetan Euskaraldiaren lehen edizioan. Aurten ariguneak ere izango dira eta Elgetako entitateak hasi dira Euskaraldian izena ematen. Tartean dira Herrixa Dantzan, Goibeko elkartea, Elena Elkoro farmazia, Elgetako liburutegia, Elgetako kontsumo taldea, Julianen kioskoa edota Saioa masajeak.

Ez duzula oraindik izena eman? Hemen duzu informazioa eta hemen izena emateko formularioa.

Edozein zalantza jarri harremanetan Elgetako Euskaraldia batzordearekin: elgeta@euskaraldia.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak