Luzeagoa izango da bigarren Euskaraldia, eta ahobizi eta belarriprest figurekin batera ariguneak bultzatu beharko ditugu. Hau da, euskaraz lasai jarduteko guneak. Etorriko dira izen-emateak, bilera deialdiak, txapen banaketa... Eta elgetarrek zabalik aurkituko dituzte Elgetako Euskaraldia batzordeko ateak!
Elgetako Euskaraldia batzordearekin harremanetan jartzeko: elgeta@euskaraldia.eus