2018ko abenduaren 3an amaitu zen Euskaraldiaren lehen ekitaldia, eta badator bigarrena. Bultzatzaileak hasita daude bigarren Euskaraldiko nondik norakoak aurkezten eta jakinarazi dute laster zabalduko dutela herrien izenemate epea.
Elgetan berriro elkartu eta guztion artean erabakiko dugu 2019-2020ko Euskaraldian parte hartu nahi dugun. Hala, batzordea berresteko batzar irekia egingo dugu. Martitzenean, hilak 9, izango da 20:00etan Ozkarbi elkartean. Herriko norbanako eta eragile guztiak daude batzarrera deituak.