Izen-emateetan ere izan da mugimendua. 26 ahobizi eta 7 belarriprest berri daude dagoeneko Elgetako zerrendan. Garrantzitsua da rolak ondo bereiztea eta nork zein konpromiso hartzen duen ondo ulertzea. Saiatu gara horretan ere gaurkoan!
Elgetan, dagoeneko, bagara 209 (183 ahobizi eta 26 belarriprest).
Izen-emateak zabalik jarraitzen du Elgetako liburutegian zein udaletxean. Noski, baita ere Euskaraldia.eus atari digitalean.
Informazio gehiago hemen.