Ahodun loreak eta belarridun tximeletak Euskaraldiaren horma-irudian, Elgetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Elgeta 2018ko urr. 4a, 18:56

Argazkia: Elgetako Udala

Arrasateko Muralart taldeko kideek gaur amaitu dute Udalaren enkarguz Torrealdean egindako horma-irudia. Astelehenean ekin zioten lanari, eta ahodun loreen eta belarridun tximeleten artean nabarmentzen dira Ahobizi eta Belarriprest hitzak. Euskaraldia ere irakur daiteke bertan.

Horma-irudi koloretsuaren bitartez elgetarrak ere gonbidatuta daude rola aukeratu eta Euskaraldian izena ematera. Gogoratu etxetik eman daitekeela izena  izenematea.euskaraldia.eus helbide elektronikoan. Datozen egunetan udaletxean, liburutegian, zein Euskaraldia batzordeak kalean ipinitako mahaietan ere izango da fitxa betetzeko aukera.

Xabier Payak eguaztenean udaletxean egitekoa duen  Ama no sabe Euskara izeneko hitzaldian ere izango da izena emateko aukera.

Animatu! Polit polita orango da Euskaraldia Elgetan!

Argazki gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak