Eskerrik asko, beraz, Bolatoki jatetxeari, Elgetako liburutegiari, Elkoro botikari, Goikoetxe harategiari, Haizea tabernari, Ilea ileapaindegiari, Julian kioskoari, Maialde hotelari, Rincon de Lola tabernari, Saioa masajeak-i eta Ugari dendari.
Txartelen salmenta martxa onean hasi dugu. Bakoitzak euro bateko prezioa du, eta saria eman duten establezimenduetan aurkituko dituzue salgai.
Esan moduan sari kopurua oso berezia da. Hamaika zenbakia oso esanguratsua da Euskaraldian, eta hain zuzen ere hamaika dira banatuko ditugun sariak: bi kriantza botila, euskarazko liburu sorta, botikako produktu lotea, bi txuleta ardo botila batekin, bi lagunendako hamarretakoa, ileapaindegiko produktu lotea, astebetez Berria doan, bi pizza bertan jateko eta extra eramateko, bi lagunendako aste bukaerako menua, ordubeteko masaje Samoa eta Ugari dendako produktu lotea.
Parte hartu zuk ere Euskaraldiko zozketan!
Informazio gehiago hemen.