Euskaraldiak badu hamaikakoa Elgetan ere

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Elgeta 2018ko eka. 20a, 12:17

Elgetarrok atzo aurkeztu genuen Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren herriko hamaikakoa.

Ekimenera gerturatu eta enbaxadore izango den lagun taldeak herriko plazan egin zuen talde argazkia. Haiekin batera hainbat lagunek atera zuten argazkia: udal ordezkariak, Goibeko Euskaltzaleen Topaguneko kideak, merkatariak, Kantsatzeke mendi taldeko ordezkariak, guraso elkarteko kideak, herriko berbalagun dinamikako kideak… Adin eta eragile talde desberdinetako herritarrek baliatu dute agerraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko deia egiteko.

Elgetako hamaikakoa hamaika lagunekoa baino handiagoa izan da, eta Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko dei egin dute belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Hamaikako horretan daude Ane Bilbao, Mariasun Agirre, Agurtzane Ormaetxea, Ane Miren Alberdi, Julian Markiegi, Elena Elkoro, Kristina Gabilondo, Eleder Lozano, Marta Torres, Goiatz Agirre, Sonia Miranda, Paula Palacios eta Haritz Gallastegi.

Aurrera begirakoak

Hamaikakoa aurkezpenarekin pozik, Elgetako Euskaraldia batzordetik jakinarazi dute taldeak lanean jarraituko duela aurrerantzean egitekoak diren ekintzak antolatzeko. Batzar bat dago osatuta eta irekia da. Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak