Euskaraldia badator Elgetara!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Elgeta 2018ko eka. 19a, 10:28

None
Elgetarrok gaur egingo dugu Euskaraldiaren lehen ekitaldia, herrian. Hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu 20:00etan plazan, eta talde argazkia aterako dugu ekimena martxan dugula zabaltzeko.

Hizkuntza ohituretan eragitea eta euskal hiztunak aktibatzea ditu helburu azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldiak. Ahobizi zein belarriprest izatera deituko ditugu elgetarrak, baina aurretik beste hainbat tokitan moduan herriko hamaikakoa aurkeztuko dugu. Pozik gara Euskaraldia batzordeko kideak; izan ere, hamaika lagunetik gora azaldu da prest Euskaraldiaren enbaxadore izateko. Gaur elkartuko ditugu hamaika lagun horiek herriko plazan eta argazkia aterako dugu.

Euskaraldiak, nola ez, ekarriko ditu ekintza gehiago ere. Azaroaren 23ra bitartean ondo azaldu beharko dugu zer den Euskaraldia eta zer den ahobizi eta belarriprest izatea. Herritarrak Euskaraldian parte hartzera deituko ditugu. Batzordean joango gara horiek guztiak lotzen.

Baina gaur Elgetako hamaikakoa izango da protagonista. Gerturatu zu ere Euskaraldiari bai esatera. Elgeta arnasgune izaten jarraitzea nahi badugu denon indarra beharko dugu.

20:00etan dugu hitzordua plazan. Bertan ikusiko dugu elkar!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak