Euskaraldia Eskoriatzako hurrengo ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Eskoriatza 2018ko urr. 25a, 11:30
Euskaraldia Eskoriatza saretzen.

Eskoriatzako Euskaraldia Batzordeko kideak hainbat ekintza ari dira antolatzen Euskaraldira begira, eta aste honetako aholku-sortekin batera, beste hainbat hitzordu antolatu dituzte. Orain arte, 300 lagun batu dira Eskoriatzan, Euskaraldia ekimenera, eta hemendik eta azaroaren 23ra, zenbaki hori handitzea izango da helburua.

Asteburu honetan; egubakoitzean, Zaldibar antzokian, bertso-saioa izango da, 22:00etan. Bertan, , Haizea eta Oihana Arana, Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek saioa eskainiko dute, Iker Iriarte gai-jartzailearen gidaritzapean. Domekan, berriz, Ttak! bakarrizketa umoretsua eskainiko du Zaldibarren, Beatriz Egizabalek, 19:00etan.

Datozen asteetara begira

Azaroak 7, Virginia Imazen elkarrizketa pertsonala, Dorleta Kortazarrek, Zaldibar antzokian 19:00etan.

Azaroaren 15etik 22ra, Txapa banaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak