Izen emate mahaiak eta Gazte Kuadrilla Sarea

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Arrasate 2022ko urr. 18a, 14:07

Euskaraldiaren 3. edizioa ate joka daukagula eta, bor bor dabiltza entitate zein norbanakoen izen emateak. 

Aste honetako izen-emate mahaiak

Herritar orori informatu zein laguntza eskaintzeko izen emate mahaiak jarriko dira aste honetan ere. Urriaren 18an San Andres, Musakola eta Erguinen egongo da 16:45etatik 19:00etara eta urriaren 20an aldiz, Seber Altube Plazan 18:00tik 20:00etara. 

Gainera, Euskaraldiko materiala eskuratzeko aukera ere izango da bertan, arropak eta baita banderolak ere. 

Gogoratu, norbanakoen izen ematea zabalik dagoela https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean eta jakin, entitateen izen ematea urriaren 31an itxiko dela, beraz, https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea/ sartu eta eman izena lehenbailehen. 

Gazte kuadrilla sarea

Azken txanpa honetako erronkei aurre eginez, urriaren 14ean "Gazte kuadrila Sarea" elkartu zen, Euskaraldia herriko gazteen artean zabaltzeko helburuarekin. Adin ezberdineko gazte ugari elkartu ziren bertan, Euskaraldia gaztetzeko gakoez eta behar diren baliabideen inguruan hausnartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak