Gogoratu nahi dizuegu, Euskaraldian parte hartzeko izen-emata zabalik dagoela jada eta https://izenematea.euskaraldia.eus/ estekan sartuta, izango dugun jarreraren arabera (eta ez jakintzaren arabera) rola aukeratu, eta izena eman daitekeela. Hala ere, guk ere, izen-emate postuekin aurrera jarraituko dugu eta postu hauetan izango da txapak eskuratzeko aukera. Non eta noiz egioten garen gogoratzeko:
- Asteazkenetan BAZ-en, 11:30-13:30 eta 17:00-19:00
- Ostegunetan Arbolapetan edo Portaloian (eguraldi txarra eginez gero, Udaletxeko arkupetan), 18:00-20:00
- Ostiraletan Gure Eskuk Erdiko Kalen daukan lokalean, 18:00-20:00
Aurreko edizioan, ia 4.000 arrasatearrek hartu zuten parte gure hizkuntza ohiturak astintzera datorren euskaraldia ariketa sozialean. Bigarren edizio honetarako hilabete falta denean, dagoeneko 875 lagunek eman dute izena. Eta zuk? Eman duzu izena? Zatoz, parte hartzeko konpromisoa erakutsi eta eraman ezazu zure txapa!