Arrasateko 100 entitate baino gehiago Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Arrasate 2020ko ira. 20a, 22:51

Irailaren 27an, igandean, amaituko da aurtengo Euskaraldian entitate moduan parte hartu ahal izateko aukera eta aste honetan oraindik ere entitate uholdea espero dugu izen-emateetan.

2020 hau arraro xamarra izaten ari da denontzat. Egutegian baina egunak X handi batekin zirriborratzen jarraitzen dugu, urtea aurrera doan seinale. Eta urtea amaitu aurretik helduko da gure hizkuntz ohiturak aldatu eta euskara bultzatzeko asmoz egiten den Euskaraldiaren bigarren edizioa: azaroaren 20tik abenduaren 4ra hain zuzen ere.

Dagoeneko askok dakite, aurtengo nobedade nagusiena, norbanakoek ahobizi eta belarriprest gisara egingo dugun lanari, entitateek egingo duten lana gehituko zaiola. Entitateek Ariguneak sortuko dituzte, ahobizi eta belarriprestak euskaraz lasai aritzeko gunea. Entitateetan, taldean euskaraz egiteko ohitura hartzen badugu, kalera ere euskara erraz eramango dugulako.

Irailaren 27an, igande honetan, amaituko da entitate moduan Euskaraldian izen emateko aukera. Arrasaten dagoeneko 100 entitatek baino gehiagok erakutsi dute Ariguneak sortu eta euskara bultzatzeko konpromisoa. Hala ere, espero dugu, aste honetan oraindik ere, entitate uholde txiki bat egotea izen-emateetan.

Izena ematek aukera hemen aurkituko dute izena eman nahi duten entitate horiek: https://ariguneak.euskaraldia.eus/ . Bertan datuak bete eta listo!! Hala ere, edozein zalantza edukiz gero, 943 77 12 28 telefonora deituta edota arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatzita, gustu handiz artatuko zaituztegu eta ahal dugun guztian lagundu.

100 entitatek baino gehiagok eman dute izena, eta zuk?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak