Irailaren 27a izango da entitateek izena emateko azken eguna. 12 egun besterik ez dira gelditzen data horretara iristeko eta dagoeneko 75 entitatek baino gehiagok eman dute izena Arrasaten. Horien artean enpresa piloa aurki dezakegu, besteak beste, Mondragon Koop.E, JMA edo AZK.
Euskararen normalizazioaren bidean beste pausu bat emateko enpresen garrantzia handia dela jakitun, Euskaraldiari heldu nahi izan diote hainbatek eta entitate moduan izena emateko hautua birritan pentsatu gabe egin dute; beste asko dago ere zenbat Arigune sortuko dituzten azterketa prozesuan. Euskararen giltza egoera zail honetatik irteteko ateak zabaltzeko erraminta egokienetako bat izan daitekeela sinistuta gaude.
Edozein entitatek parte har dezake Euskaraldian. Izan lantegi, kultur elkarte, kirol talde, taberna, denda... Guztiontzat du tokia Euskarak!
Izen emateko aukera hemen: euskaraldia.eus/ariguneak
Eta zalantzarik izanez gero jarri gurekin kontaktuan lasai asko, 943 77 12 28 telefonora deituta edotaarrasate@euskaraldia.eus helbidera idatzita, laguntzeko gaude eta.
Lanean, Kirolean, Taldean
Euskaraz denean.