Kirola ere euskaraz, Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Arrasate 2020ko ira. 7a, 22:35

Gure herrian 20 kirol entitatetik gora daukagu eta hainbatek eman dute izena dagoeneko Euskaraldian.

Irailaren 27a izango da entitateek izena emateko azken eguna. Geroz eta gertuago dago data eta hainbat entitate dira egunotan izena ematen ari direnak. Horien artean ditugu adibidez Mondra, Arrasate Rugby Taldea eta Besaide.

Gure herrian 20 kirol entitatetik gora daukagu eta euskara kirol balioak transmititzeko bidelagun egokiena dela sinistuta daude. Horregatik Euskaraldian entitate moduan izena emateko hautua birritan pentsatu gabe egin dute hainbatek eta beste asko dago zenbat Arigune sortuko dituzten azterketa prozesuan. Ez dugu zalantzarik. Arrasaten kirola ere, euskaraz egin nahi da.

Edozein entitatek parte har dezake Euskaraldian. Izan lantegi, kultur elkarte, kirol talde, taberna, denda... Guztiontzat du tokia Euskarak!

Izen emateko aukera hemen:
euskaraldia.eus/ariguneak 

Eta zalantzarik izanez gero jarri gurekin kontaktuan lasai asko, 943 77 12 28 telefonora deituta edota

arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatzita, laguntzeko gaude eta.

Lanean, Kirolean, Taldean
Euskaraz denean.

 



 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak