Entitate, sortu arigunea eta eman izena Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Arrasate 2020ko irailaren 3a

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da euskaraldiaren bigarren edizio. Gutxi geratzen da beraz, euskal gizarteak euskara bere ahora eta ondokoaren belarrietaraeramateko ariketa soziala berriz ere egiteko.

 

 

Aurtengo edizioak Ahobiziak eta belarriprestak izango ditu berriz ere oinarri, baina badauzka bi berritasun nagusi: batetik, 11 egunetik 15 egunetara pasako garela ariketa egitera eta hortik dator aurtengo leloa: “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”; bestetik norbanakoen zutabeari (izan ahobizi edo belarriprest) bigarren zutabe bat gehituko zaio: entitatena. Banaka euskaraz egiteaz gain, taldetan ere egin nahi dugu. 

 

Edozein entitatek parte har dezake. Izan lantegi, kultur elkarte, kirol talde , taberna, denda... Guztiontzat du tokia Euskarak!

 

Izen emateko aukera hemen: euskaraldia.eus/ariguneak 

Eta zalantzarik izan ezkero galdetu lasai, laguntzeko gaude eta. 

 

Lanean, kirolean, taldean

Euskaraz denean.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak