Etorkizuna sortzeko leku

Erabiltzailearen aurpegia Iban Arantzabal 2016ko apirilaren 30a

Debagoieneko ekintza borobil bat: gerra eguna Elgetan.

Puntu on asko: memorixa ariketa eraginkorra, debagoiendar asko parte hartzen, antolatzailliak ordu asko lanian –bereziki aittatu J. Monge eta J.R. Garai; demasak zarie!–, gorputza hartu daben errekreaziño eta omenaldi eguna, ikusle ehundakak...

Eta klima berezi bat: Barne sailburu izandakuak, ETAko militante bat urte asko preso eginddakua, lehendakari bat, HBren sortzaileetako bat, EAJko mitikuak, PSEko lehendakari izandakua, alderdi txikixaguetako asko, alkate andre eta jaunak... Mimau biharreko egun bat dirudi, pasautakua irakurri eta etorkizuna sortzeko gune pribilegiaua. Inbersiño on bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak