Hala ere, borondatea ikusten dut gehienengan, eta miresten ditut. Kazetaritzan ere urduri. Kolore askotako begiek ikusten gaituzte, elkarrizketak aztertzen dizkigute... eta ekipo osoa dago arduratuta lana ondo atera dadin.
Ez dira hamaika bailara egongo alkategaiak ezagutzeko halako aukera izan dutenak: Goienan 112 elkarrizketa egin ditugu bederatzi herrietako alkategaiekin. 240 albiste. Twitter, Facebook, mahai-inguruak hiru herri handietako alkategaiekin... Alkategaiak gerturatu dizkizuegu, ezagutarazi. Zuena da aukera orain.