1. Autoentzat eta autobusentzat alternatibak jartzen diren moduan, bidegorrian dabiltzan herritarrentzat ere aukerak jarri behar direla deritzogu.
2. Bidegorria ez da aisialdirako bakarrik, desplazamenduetarako ere bada. Kontu izan behar da, eta pairatzen ari garen energia krisiaren testuinguruan, bidegorri bidezko desplazamenduek garrantzia irabazi dutela eta tentu handiagoz zaindu beharra dugula aukera hori.
3. Gauzak horrela, eta garraio jasangarriaren alde egin nahi badugu, oinez, bizikletaz edo/eta patinetez dabiltzanei autoz dabiltzanei baino lehentasun handiagoa eman behar zaiela deritzogu.
4. Bide gorria ixteak hainbat herritarrei eragiten die: eguneroko paseoa edo korrikaldia egiten dutenei; lanera autoz edo autobusez joaten ez direnei; ondoko herrira aisialdirako joaten direnei… Horren adibide egunotan errepidetik edo obra tartetik, itxitura gaindituz, ikusi direnak.
Eskoriatza eta Aretxabaletako EHBildu
2022ko abuztuaren 14a.