Eskoriatzako egunean arima eta bihotza: Gora Herrixa!!!

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2020ko eka. 29a, 11:16

zuen jarduerarekin esperantzarako bidea badagoela erakutsi diguzue, herri honek zenbakietatik at, arima eta bihotza baduela erakutsi diguzue; zuei eskerrak iragana eta etorkizuna lotzea lortu bai duzue”

Esan beharra daukagu, hitzak soberan daudenean, zaila egiten dela esaldiak osatzea, eta kasu honetan bai, kasu honetan bereziki zaila egiten zaigu. Zer esan diezaiekegu bai gure ondorengoei, gure etorkizuna diren gazte hauei? Eta zer esan diezaiekegu lana gogor eginda guri aukerak sortu diguten nagusiei? Ez gutxi,.. Garbi dago egoera honek ez duela ez adinez, ez lekuez, ez eta pentsaerez ulertzen.

 

Egoerari aurre egiten pausuak egiteko gai garela erakusten gabiltzan arren, gaur bereziki gure ondotik adiorik gabe joan direnei eta beraien gertukoak gogoan hartu nahi ditut. Ilunpean eta esperantza gutxirekin momentu zailak pairatu dutenei gaixo eta familiartekoei. Arreta berezia jarri nahi genuke gure gizartearen sostengu izan diren nagusiei eta egoitzetan enpatia beharrean dauden egoiliarren egoerari.

 

Baita ere, bisitarik gabe, urrunketan eta eskubideak ukatzen dituen salbuespen legerik menpe egoera bidegabea pairatzen jarraitzen duten Marixol eta bere sendiak, laster epaiketa biziko direnak eta bada unea Etxera ekartzeko.

 

Bestalde bihotzez eskertu nahi genieke lanean gogor aritu zareten guztioi, laborari, dendari, erizain, mediku, garbitzaile, suhiltzaile, … Milesker modu batean edo bestean egunerokotasunean egoera zail hau aurrera eramaten lagundu duten herritar guztiei, maskarak egiten, beharra dutenei etxez-etxe laguntzen aritu zareten guztiei.

 

Zuen jarduerarekin esperantzarako bidea badagoela erakutsi diguzue, herri honek zenbakietatik at, arima eta bihotza baduela erakutsi diguzue; zuei eskerrak iragana eta etorkizuna lotzea lortu bai duzue.

 

Amaitzeko, oso labur bada ere besarkada bero bat, modu batera edo bestera bakarrik edota distantziara norbait galdu duten guztiei.

 

Espero dugu herritarrok erakutsi dugun ardura berdinarekin, guztiok jokatzen jarraitzea, inor bazterrean ez uzteko, gure erantzukizun soziala sano eta duintasunez bizitzen jarraitzeko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak