ESKORIATZAK BEHAR DITUEN SUSPERTZE NEURRIAK ETA DIRU-LAGUNTZAK, INOR BAZTERREAN EZ UZTEKO!

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2020ko eka. 21a, 01:31

Diru-laguntza guztiak onak dira guztiak direlako beharrezkoak. Eta, beti egingo dugu behar dutenei laguntzearen alde. Hala ere, azpimarratu behar dugu berandu datozela eta ez direla nahikoak. Alarma egoeran Martxoaren 15etik gaude eta asteburu honetan, Ekainak 21an irteten gara. Bitartean, enpresak, dendak, tabernak, merkatu txikikoak itxita eta diru-galerak gehitzen … bota kontuak!

EHBILDU UDAL TALDEAREN PROPOSAMENAK EAJK AURKEZTUTAKO PLANARI COVID-19 KRISIAK ERAGINDAKOARI AURRE EGITEKO

 

Talka eta suspertze-plan bat behar da eta horretarako gu guztion arteko lan-talde bat martxan jartzea beharrezkoa da.


Talka eta suspertze-plan horrek gutxienez ondorengo esparruak kontuan izatea proposatzen dugu:

  1. Sortu den eta sortuko den larrialdi sozialari aurre egiteko diru-laguntza pertsonalak. Arazo larriak sortuko direla aurreikusten dira; Eskoriatzan langabeziak gora egin du (maiatzeko datuen arabera %9,5ekoa da langabezia tasa) … inor bazterrean ez uzteko, herritar guztiek izan behar lituzkete dagozkien lehen mailako beharrak bermatuta: elikadura, jantziak, argi-indarra, ura, etxebizitza …

  2. Zaintza eta Hezkuntza arloan arreta berezia jarri sortu daitezkeen beharrei, batez ere, ikasturte hasieran.

  3. Merkatari eta autonomoen kasuan, itxita egon direnei dirulaguntza espezifikoak; erosketa-bonoen aukera komertzio guztiei zabaldu, itxita edo zabalik egon; Covid-19a dela eta hartutako segurtasun eta osasun neurriek sortutako gastuei laguntzeko dirulaguntzak (EPIak, manparak, gelak …); bistaratu eta lagundu lehenengo sektorean dihardutenei.

  4. Zaharren egoitzari arreta berezia eskaini. Alde batetik, Covid-19a dela eta hartu diren osasun eta segurtasun neurriak sortu duten kalte ekonomikoari kontra egiteko dirulaguntzak onartuz eta, bestetik, berragertze baten aurrean prest egoteko neurriak martxan jarriz. Kudeaketa bikaina egin da eta bikaintasun hori mantenduko dela bermatzea gure lana ere bada.


Plan hori aurrera eramateko, udal finantzaketa indartu  behar da. Ez da garaia murrizketak egiteko, ez zerbitzu publikoetan ez udaletxeen finantziazioan. Are gutxiago, Foru Aldundiak egin duen bezala hartutako erabakiarekin, funtsaren murrizketarena, baldintzatu egiten duelarik udaleko jarduera. Dirua badago; beste fiskalitate eta aberastasun banaketa era bat martxan jartzen bada. Dirua badago; herritarren alde lan egiteko, lehentasunak ondo markatu behar dira eta inbertitu Eskoriatzako herritar orok bizitza duina izan dezan.


Dirua badago; momentua da erabiltzeko ...


Eskoriatzako Ehbildu Udal-taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak