ESKORIATZAKO E H BILDUREN MOZIOA: Gl-627 ERREPIDEA ARLABAN MENDATEAREN TARTEAN KONPONTZEKO FORU ALDUNDIARI BIDERATZEKO ESKARIA
Herritarrek adierazitakoari erantzunez:
ADIERAZTEN DUGU
Gaur egun, Arlabaneko Gl-627 errepideak hainbat puntu beltz izaten jarraitzen dituela, zehazki,22-23;23-24;24-25 puntu kilometriko-tarteak galtzada-asfaltoari dagokionez. Aipatutako errepideak arazoak eman dituela hainbatetan, besteak beste: 1991ko martxoan; 2009ko maiatzean; 2013ko otsailean; 2016ko martxo eta ekainean; 2018ko urrian. Errepidearen egoera desegokiaren ondorioz, hainbat istripu suertatu dira, batez ere, txirrindularien artean. Azkenak, aste honetan bertan, ekainak 13 eta 16an, biak zein biak nahiko larriak.
ESKATZEN DUGU
Gipuzkoako Foru Aldundiari kezka hau helaraztea eta haiekin kontaktu iraunkorra mantentzea: herritarren kezkari erantzunez eta Gl-627 errepidea erabiltzen dutenen segurtasuna bermatu aldetik, lehenbailehen, hartu daitezen behar diren neurriak, hala nola, eta lehenengo neurri gisa: errepidean dauden zulo, desnibel eta bestelakoak konpondu. Aurrera begira, eta, sortu daitezkeen arazoak aurreikusiz errepide horrek behar dituen egokitze neurri guztiak hartzea bazter-babesen aldaketa barne. Diputazioari bidaliko zaion eskaera honen berri Leintz Gatzagako udaletxea informatzea; haiek jakinean gainean jarriz eta nahi dituzten iniziatibak hartzeko asmoz, batera helarazteko aukera eman.
Data: 2019/06/21 - 09:32:23