Aukera guztiez baliatuko gara Eskoriatza hobe, lagunkoi, euskaldun eta autonomoagoa egiteko. Denona eta guztientzako. Etorkizuna eta pertsonak batuko dituena. Etorkizunarekin konprometituta gaude, bizi berritzea nahi eta behar dugu, gure seme-alaben, gazteen eta helduen etorkizuna jokoan dagoelako. Gure lehentasuna pertsonak dira eta izango dira. Pertsonen bizitza erdigunean jarriz, herri bizia eta dinamikoa lortuko dugulako.
Guztiak beharrezkoak! arrakala sozial eta herri beharrei Eskoriatzan dugun hoberenetik erantzungo diegu: Emakumeak, Euskara eta Herriko taldeak. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, Euskararen erabilera sendotzen eta Herri-eragileei dagokien garrantzia onartu eta lana erraztuko dien bideak eskaintzen. Elkarlanean!
Auzo guztien artean ere, Apotzagatik Bolibarreraino, Intxaurtxuetatik Kuatruenaraino, erdigunetik eta elizateetaraino: erabakiak hartzeko ahalmena herritar guztien parte hartzean oinarrituko dugu. Herri proiektu bat adosteko eta aurrera eramateko konpromisoa hartu dugu herri akordioen bidez. Eskoriatzar guztientzat bizi kalitatea eta herri duina lortzea da gure helburua.