13an, GUREKIN MOMENTU POLIT BAT BIZI NAHI ?

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2019ko api. 7a, 00:55

Hurrengo larunbatean, apirilak 13an, Eskoriatzako ehbilduren gizon eta emakumentzako egun berezia izango da.  Ekitaldi berezia bizi eta ospatuko dugulako.

BERRIKETALDIA

 

Eguerdiko13:00etan, kultur etxean solasaldia egongo da,  bertan parte hizlari arituko dira:  Gorka Elejebarrieta, Gipuzkoatik Senaturako zerrenda burua apirilaren 28ko hauteskundeetan.  Egun, Ehbilduko zuzendaritzako kidea da eta Nazioarteko Harremanen eta Politiken Zuzendaria.  Eluska Irazu, Eskoriatzako alkategaia  maiatzaren 26ko udal hauteskundetan.

 

Gaurko egoeraz, etorkizuneko erronkaz eta konpromiso pertsonalaz arituko dira. Jendearen galderak erantzuteko prest agertu dira, beraz, norbaitek buruan galderaren bat baldin badu, aldez aurretik  bidaltzeko aukera egongo da. Horretarako, hurrengo estekan formulario bat aurkituko duzue zuen  galderak proposatzeko:

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf_V_zVxTqXdgo5RLBX-yjc7mNPn8l3gCSGEF4btD4jo00Wig/viewform

 

HERRI BAZKARIA

Eguna lagun arteko giroan jarraitzeko 14:30etan herri bazkaria egingo da.  Menua honakoa:

·Helduak: Entsalada/haragi borobila betea/gazta-menbriloa (irasagarra)/ardoa, ura/Kafe eta txupitoa. 12 euro.

· Umeak: Makarroiak/solomoa/postrea. 6 euro.

      Tiketak  salgai daude Inkernun tabernan.

 

 

KORRIKA BADATOR!!

Egun berean, KORRIKAN parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta baita lasterketa erraldoi honen inguruan antolatuko diren ekimen guztietan ere. Gauean, KORRIKA-ko Eskoriatzako ehbilduren kilometroa hoteleko errotondan hasiko da, beraz, hurbildu bertara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak