Eskoriatzan, taldearen indarra

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2019ko ots. 10a, 23:21

Asmo handiko proiektua, horrelako herria nahi dugulako: punta-puntakoa. Baina, argi dugu, hori, soilik, guztion inplikazioarekin lortu ahalko dugula. Guztiok gara garrantzitsuak, beharrezkoak, eta, gure indarra lan komunitarioan sinistean datza.

Eskerrik asko bihotz bihotzez zuei guztiei, eta bereziki lau urte hauetan lan mordoa egin duten gure zinegotzi guztiei: Aitor, Maider Landa, Edorta, Aintzane, Nestor eta Maider Otamendi.

Gu guztiontzat ohore handia da EH Bilduren hautagaiak izatea, baino, askoz handiago, Eskoriatzako herriaren eta herritarren alde lan egitea. Aukera daukagu, eta aukera guztiotaz baliatuko gara herri hobe, lagunkoi, euskaldun eta autonomoagoa egiteko. Denona eta guztientzako izango den herri bat. Etorkizuna eta pertsonak batuko dituena.

Etorkizunarekin konprometitua gauden talde bat gara, bizi berritzea nahi eta behar dugu, gure seme-alaben, inguruko gazteen eta helduen etorkizuna jokoan dagoelako. Horregatik ere, gure lehentasuna pertsonak dira eta izango dira, pertsonen bizitza politikaren erdialdean jarri behar dugu, horrela herri bizia eta dinamikoa lortuko dugulako.

Baina, ez ditugu nahi horiek hitz solteak izan daitezen. Gaur egun bizi dugun egoerari  arduratsu erantzun nahi diogu, giro autoritario eta antidemokratikoari, desberdintasun sozial eta  prekarizazioari aurre eginez; gure nagusiek pentsioen borrokarekin erakutsi diguten bezala ; iazko martxoaren 8an erakutsi genuen bezala duintasuna eta berdintasunaren aldeko olatua izan gaitezkeela. Berdintasunaren aldeko borrokan guztiok beharrezkoak izango gara, eskubide guztiak pertsona guztientzat bermatuz, pertsona burujabeak herri subirano batean.

Horretarako herri proiektu bat adosteko eta aurrera eramateko konpromisoa hartu dugu herri akordioen bidez. Erabakiak hartzeko ahalmena herritar guztien parte hartzean oinarrituz. Eskoriatzar guztientzat bizi kalitatea eta herri duina lortzeko asmoz.

Herri akordio horien artean lehentasunak izango dute :

·         Etxebizitza Plana: hiru biztanleria-talderi begira; gazteak, edadetuak eta orokorrean babesa behar dutenak.

·         Irisgarritasun Plana: premiazkoa Osasun zentroa edo eta San Pedro auzoa, baina, herri osoan aplikatu beharko dena.

·         Herriko ibai-ezker aldea biziberritzeko Plana: irisgarritasunarekin, bizi-kalitatea hobetzearekin eta herriaren jasangarritasunarekin lotuta.

·         Ekintzailetza sustatu: garapenaren aldeko iniziatibak aurrera eraman, merkataritza, lehenengo sektorea, turismoa sustatu.

·         Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lana sustatu.

·         Euskara-Plana sendotzen jarraitu.

·         Herriko eragileei dagokien garrantzia onartu eta lana erraztuko dien bideak eskaini.

Asmo handiko proiektua da, horrelako herria nahi dugulako: punta-puntakoa. Baina, argi dugu, hori, soilik, guztion inplikazioarekin lortu ahalko dugula. Guztiok gara garrantzitsuak, beharrezkoak, eta, gure indarra lan komunitarioan sinistean datza.

Oso adibide onak izan ditugunez, ezin dut amaitu aipatu barik azken legealdi honetan utzi gaituen kide langile eta alaia, Joseba Otero, mila esker, baita ere zuri Marixol eta zure sendi guztiari.

Ikusten duzuenez, ez gara politiko profesionalak, baina, apaltasunez esan dezakegu hoberena egiten saiatuko garela. Gogotsu eta ilusioz beterik gatozelako lan egitera!

Gure aukera, garaipena!!!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak