M8-rako adierazpen bateraturik ez udal gobernu honekin

Baleike taldetik ulertzen dugu ez dela baldintzarik existitzen adierazpen instituzional bat adosteko gobernu talde honekin; ez biharko, Martxoak 8, ezta beste edozein egunetarako ere

 
Udal gobernuak, M8ra begira adierazpen instituzional bateratu bat adosteko proposamenaren aurrean, Baleiketik ulertzen dugu ez dela baldintzarik existitzen adierazpen instituzional bat adosteko gobernu taldearekin; ez biharko, Martxoak 8, ezta beste edozein eguneratarako ere.
 
1.- Behin eta berriz mozio eta adierazpen feministak bete gabe uzten dituzte, euren botoekin onartzen diren arren.
 
* Uztaileko plenoan ahobatez onartu zen memoria historiko feminista berreskuratzeko prozesua martxan jartzea, esaldi feminista bat Kulturaten kartel baten eskegitzea, biolentzia matxisten aurkako ikurrak jartzea udal eraikinen sarreran, kale-izendegi paritarioa bultzatzea...
 
* Urriko plenoan ahobatez onartu zen eremu publikoetan emakumeen aitortza eta ordezkaritza paritarioa sustatzeko akordioa eta orain dela bi egun bertan behera bota da pleno aretoan 4. gizonezko baten erretratua eskegitzean, parekidetasunaren aurka eginez.
 
Ondorioz guretzako gobernu taldearen hitzak eta botoek ez dute inongo sinigarritasunik.
 
2- Ekainaren 28, LGTBI Harrotasun egunera begira ahobatez onartu zen gure mozioko puntu bakarra ez da bete, LGTBI behatoki bat eratzea beste puntuen artean.
 
3- Ez dira gai izan seriotasunez berdintasun plan bat garatzeko 4 urte hauetako legedian zehar.
 
4- Kaxoi batean hautsa pilatzen utzi dute emakumeentzako partaidetza plan bat (Andradetan), eurak gobernatzen ez zutenean garatu zela argudiatuz eta ez dutela partekatzen (eurak aktiboki parte hartu arren plan honen sorkuntzan).
 
5- Ez dute biolentzia matxisten aurkako ekintza protokoloa berritu.
 
6- Eta larriena, udal gobernuko zinegotzi bati egindako eraso matxista salaketa ixilerazi zuten, prentsan iragarriz kode etiko bat garatuko zutela. Kode horren berri ez dugu berriro izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak