Astelehen hontan, Ahal Dugu Arrasateko kideek asanblada ospatu genuen gure alderditik udal hauteskundetara aurkeztuko diren hautagaiak aukeratzeko.
Ahal Dugu-n izena emandako Arrasatear guztiak izan ziren asanbladara deituak, era demokratiko, garden eta zabalean ahalik eta talde aberatsena lortzeko. Hautagaiak aukeratzeko orduan, inor kanpoan ez uzten saiatu gara, ahalik eta proiektu plural eta anitzena garatu ahal izateko.
Pozik esan dezakegu aho bateko kontsentsua lortu dugula, akordio zabaletan oinarrituriko hautagaitza lortuz. Zerrendaburu bezela Igor Urizar eta bigarren Eva Abuinek errepikatzea erabaki da, 4 urte hauetako esperientzian ikasitakoak balio erantsi bat atxikitu bait du. Gaineratu nahi da ez dela oraindik behin betiko zerrenda, beste indar politiko eta sozialekin aliantzak ehuntzeko lanean gabiltza eta gizarte zibileko jendea integratzeko abagunea dago independiente bezala eta borondatea duen eta proiektuaren gida lerroak partekatzen dituen edonori ateak zabalduko zaizkio.
Bidea hasi besterik ez da egin eta gure xedea ahalik eta batasun zabalena lortzea izango da Arrasateko herriarentzat justizia sozialean, feminismoan, auzoen berreskuratzean eta partaidetzan oinarritutako eraldaketa helburu duen proiektua garatzeko.