* EAJ eta PSE-ek eratzen duten gobernu taldeak gure herrian bizikidetza prozesuak kudeatzeko duten gaitasun urria erakusten dute berriz.
* Alderdiaren adierazpenetan, EAJ-k era interesatu batean nahasten ditu aldarrikapen sozial legitimoak eraso pertsonal edo partidistekin.
* Memoriaren mahaian eginiko lana Iruñeko Maravillas Gaztetxea defendatzen duten pintadekin nahasteak argi islatzen du bere lerro politikoekin ados ez dauden protesta sozial guztien kriminalizazioa bilatzen duela EAJ-k.
* EAJ-k berriz ere bizikidetza hitza hipokresia osoz erabiltzen du. Pintada batzuk seinalatzen ditu, hedabideetan nahi duen bezala gezurretan eta manipulatuz (pintadetan ez dago mehatxu bakar bat ere); Iruñean polizia bidaltzen duen bitartean, guztioi zabaliko zentro soziala defendatzen duten herritar oro jipoituz.
* Ez gara joku maltzur honetan sartuko. Euskal eskuinaren zentro sozialen suntsiketa estrategia, biolentzia erabiliz, publikoki gaitzesten dugu.