Gipuzkoako Foru Aldundiak, bipartiduaren eskutan hau ere, lurzoruaren balioa eguneratzea erabaki du (burbuilarekin ausardi gutxi zegoen) eta jeitsieraz kalkulatu du etxebizitzen balioa. Gure udal gobernuak (alderdi berdinen eskuetan), jeitsiera hau arrasatearrek ordainduko duten OHZ islatu ordez, zerga areagotzea erabaki du, kasu batzutan ondasunen balorea jeitsi arren ordaindu beharrekoa areagotuz, irudian ikusi ahal den bezala.
Horrela orekatzen dituzte kontuak kudeatzaile hauek. Hiritarren poltsikoak kargatuz udal aurrekontuen desorekak. Zerga inposatzen den gaineko gaiaren balioa jeisten bada, zerga areagotuz.
Txalo bat beraz, Aldundiko eta Arrasateko gobernuei, batzuen akatsak guztioi ordainaraziz.